Ibiltzearen indarra

Aurten ere, berriz ibiliko gara HOSPITALIDAD.ES kanpainan. Europak datorren maiatzaren 26an erabakiko du giza eskubideen errespetuan oinarritutako politikak sustatuko dituen, edo diskurtso eta proposamen xenofobo eta populisten aurrerabideak harreraren eta inklusioaren aldeko lana atzeratuko duen.
Berriz ere bidera atera nahi dugu, ibiltzera eta adieraztera eskubidezko Europar Batasun batean sinesten dugula, herritarren berdintasunaren, babesaren, askatasunaren eta duintasunaren alde lan egiten duen Europa batean, migratzaileak eta errefuxiatuak ere barne harturik.

Iaz, 2.000 lagun baino gehiago bildu ziren 25.000 kilometro egiteko, Frans Van der Lugt, aita jesuitaren lanean inspiratuta. Bideak kulturarteko topaketaren erakusgarri bihurtu ziren; partekatzeko eta ezagutzeko gune bat, indarkeriatik ihesi ari diren pertsonak elkartasunez eta abegiz hartzeko ibilbidean elkarrekin lan egiteko gogoz. Europa inklusiboagoa eta solidarioagoa eraikitzeko ibiltzeak indarra duela sinesten dugu.

#ThePowerofVote

Errefuxiatuentzako Europako Jesuiten Zerbitzuak (JRS Europe) #ThePowerofVote kanpaina abiarazi du hurrengo hauteskundeetan bozkatzera deitzeko. Hospitalitate kanpainak dei horrekin bat egin du, eskubidezko Europa eraikitzeko.

Bat egin nahi duzu?

Ibiltzera animatzen bazara, idatz iezaguzu contacto@hospitalidad.es helbidera edo jarri harremanetan ibilaldi bakoitzaren arduradunekin:

Dohaintza egin nahi duzu?

Partekatu sare sozialetan.

Zergatik aterako garen ibiltzera

Eskubidezko Europa sustatzen eta aldezten dugu, lau gako hauetan oinarritutakoa:

     #DUINTASUNA
     #BABESA
     #ASKATASUNA
     #BERDINTASUNA

Gure Adierazpena

Nahi dugu jatorriko herriekin elkarlanean ari den eta irmoki Garapenerako Nazioarteko Laguntzan sinesten duen EUROPAR BATASUNA.

#eskerrikaskoetortzeagatik

#banabil

Foto / Kristof Hölvenyi

Zu ahotsa da garrantzitsua

Bideekin elkar zaitez!

Abegi Onaren bideak

Foto / Sergi Cámara