Organico

Harrera eta laguntza sektore sozial gisa egiten dugun lanaren funtsezko zati dira; gure ekintza guztietan dute lekua eta ezinbestekoak dira elkartasunaren eta gizarteratzearen aldeko aldaketak eta prozesuak sortzeko.

Gure gizartearen harrera-ahalmena zabaldu eta indartu nahi dugu. Migratzaile eta errefuxiatu asko geratzen dira babesik gabe, edo ez dute harrera-sistemaren behar besteko babesik jasotzen. Hori dela eta, gure proposamenak barne hartzen ditu bai Europako “kuotetatik” datozen pertsonak bai gerratik, jazarpenetik, miseriatik edo ingurumen-hondamendietatik ihesi datozenak. Migratzaile horiek harrera-baliabide ofizialak eskuratzeko zailtasunak izaten dituzte edo itxarote-zerrendetan egoten dira. Lagundu nahi diegu, halaber, ahulezia-egoeran dauden beste zenbait gizarte-talderi: bakarri dauden adingabeak, salerosketaren biktima diren emakumeak, egoera irregularrean eta baliabiderik gabe dauden migratzaileak, edo lekualdatzen ari diren pertsonak.

Gure erantzunaren bidez harrera-sare bat sortu nahi, gizarteratzeko prozesuetan laguntzea helburu izango duena.

Host gidak

BIZILEKU HARRERA

01 / KOMUNITATEAN EDO FAMILIAN

pertsona edo familia bat etxean hartzean datza, hiru eta sei hilabete arterako, batez beste. Pertsona horiek familiako kide bihurtzen dira, beste guztiak bezalaxe; ez dira zerbitzu bat jasotzen ariko balira bezala tratatu behar.

02 / ETXE HUTSETAN, PARROKIA-LOKALETAN EDO BESTE ESTABLEZIMENDU BATZUETAN

familia osoen kasuan eta egokitzat jotzen denean. Kasu horietan, tutoreen laguntza indartu egingo da.

03 / LARRIALDIETARAKO OSTATUA

gau bat edo bi igarotzeko beharra duten pertsonak izaten dira, ondoren beste norabaitera doazelako; edo aldi labur baterako ostatua behar dutenak, baliabide ofizialak eskuratzeko izapideak egiten dituzten bitartean.

Ongietorria dugu pertsona horiek ,
harrera bero bat emateko eta gure laguntza eskaini

LAGUNTZEKO ETA GIZARTERATZEKO HARRERA

Jesusen Lagundiko gizarte-erakundeen eta boluntarioen lanaren bidez, laguntza eman nahi diegu gure komunitatera iristen diren pertsonei. Horretarako, alderdi desberdinak barne hartzen dituzten hainbat programa ditugu: gizarte-laguntza, babes juridikoa, laguntza psikologikoa, hezkuntzarako laguntza, osasun-arreta, enplegua lortzeko prestakuntza eta orientazioa, eta oinarrizko beharrak asetzeko laguntza.

Gizarteratze-prozesuetako alderdi garrantzitsuenetako bat harremanei dagokiena izaten da. Harrera-ekimen honek gizarte-sareak sendotu nahi ditu, Espainiara iristen diren pertsonen autonomia eta gizarteratzea sustatzeko. Hori dela eta, behar-beharrezkoa da errefuxiatuek harrerakomunitateen jardueretan eta sareetan parte hartzea.

Zure laguntza beharrezkoa da pertsona horiek gure artean hartzeko, ongietorri beroa emateko eta babesa eskaintzeko. Interesa baduzu, utzi zure datuak, eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Vídeos

Francia: Familias de acogida

La Historia de Ludo

Bizilagunak vAlta

    Norbait hartu nahi dut

    No deseo recibir información de otras campañas de Fundación San Juan del Castillo

      Boluntario izan nahi dut

      No deseo recibir información de otras campañas de Fundación San Juan del Castillo

        Harremanetarako espazioak eskaini nahi ditut

        komunitate-ekimenak, partaidetzakoak, aisialdikoak eta denbora librekoak, etab. ezagutzen badituzu, parteka itzazu gurekin:

        No deseo recibir información de otras campañas de Fundación San Juan del Castillo

        Top