Alberto Ares Sj JRS Europako eskualde-zuzendariak Nafarroa bisitatu du Justizia Sozialaren Mundu Egunean

Aste honetan Alboan Iruñean erakundean Alberto Ares jaso dugu, MUGETATIK HARATAGO hezkuntza-proposamenaren testuinguruan.

Jarduera biziko egunak izan dira.  Albertok Europako migrazioaren eta errefuxiatuen errealitatearen berri eman digu, baita zailtasunen, gure ikuspuntuen eta batez ere gizarte gisa planteatzen dizkiguten erronken berri ere.

Tuteran (Padre Lasa zentroa) eta Iruñean (San Igancio eskola) solasaldiak izan ditugu, eta askotariko publikoak hartu du parte. Solasaldietan galdera probokatzaile bat planteatu dugu: Gai izango gara elkarrekin bizitzeko?

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Erantzuna jakina da, noski, baina horretarako urratsak egin behar ditugu maila pertsonalean, erakunde-mailan eta, zalantzarik gabe, politikan.

Erakunde-mailan, Nafarroako Parlamentuan Elkarbizitza eta Nazioarteko Elkartasun Batzordearekin bildu gara, eta Migrazio Politiketako Departamentuan zuzendari nagusiarekin.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Halaber, gizarte-erakundeen eta Iruñeko Udalaren nahiz Nafarroako Gobernuaren lankidetza-zerbitzuen artean kezkak partekatu eta eztabaidatzeko espazio bat ere izan genuen.