Behartutako migrazioaren drama ikusgai egitearren Loraldia Festibalarekin bat egiten du ALBOANek

Joan den apirilaren 6an Bilbon arte garaikidearen Loraldia Festibalak migratzaileen egoeraren gaineko bi ekitaldi artistiko taularatu zituen: “Basotik itsasora” dokumentala eta Basoa koreografia. Lan biak Larart egitasmokoak dira Dantzaz talkdeak bultzatuta eta Hotz Zarautz eta Txikota Komunikazioak lagunduta. Egitasmo honek ikuspegi eta helburu soziala du, eta kultura eta sorkuntzaren bidez errefuxiatuei lekua ematea eta haien egoera latza arintzen laguntzea du xede.

Basoa taularatzeko antolaketan lagundu zuen ALBOANek, eta horrela Marokoko Hanan eta Senegalgo Melisa gazteak gonbidatu zituen euren esperientzia parteka zezaten joandako publikoarekin Halaber, La Casilla polikiroldegiko atarian “Toki bat munduan”, 20 argazkiz osaturiko ALBOANeko erakusketa izan zen ikusgai. Erakusketak garaiotako drama humanitario handienetako batera gerturatzen gaitu: migrazio behartua.

Jadunaldi horretan jasotako dirua Erdialdeko Amerika eta Mexikoko migratzaileentzako Giza Laguntzaren egitasmo batera zuzenduko da, “Tejiendo caminos seguros, atención integral al desplazamiento forzado en el triángulo norte de Centroamérica” deritzon egitasmora, hain zuzen. ALBOANetik ekimen honetan parte hartzeko aukera izateagatik eskertu nahi dugu, migratzaileei ahotsa eta aurpegia jartzearren.