Hospitalidad kanpainaren bideak migratzaile eta errefuxiatuekin batera

CAMINOS DE HOSPITALIDAD (Abegi Onaren bideak)


Iaz #YoTiendoPuentes ekitaldia egin zen bezala, aurten ere migratzaileen eta errefuxiatuen aldeko mobilizazio-ekintza sinboliko bat jarri dugu abian. Hala, datorren ekainaren 20a Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela-eta, oinez ibiltzera irten nahi dugu, indarkeria, gatazkak eta muturreko pobrezia atzean uzteko ihes egiten duten hainbat eta hainbat anai-arrebak egin behar izaten dituzten ibilbide luzeen eta arriskutsuen omenez, ibilbide horiek errefuxiatuekin batera sortzen ditugun topaketa-, elkartasun- eta harrera-ibilbide ugarien sinbolo ere badira-eta.

Frans Van der Lugt apaiz jesuita oso pertsona garrantzitsua izan zen Siriako gerran. Bere komunitateak asko maite zuen, eta oso ezaguna egin zen bere ibilaldiengatik: urtero-urtero, erlijio-sinesmen eta jatorri guztietako gazteekin batera, zortzi egun inguruko mendi-ibilaldiak egiten zituen. Zalantzarik gabe, erlijioen arteko elkarrizketaren eta elkar aditzearen sustatzaile izan zen, bai eta gizadiaren defendatzaile ere, ideologia edo erlijio-sinesmen guztien gainetik. Hori horrela, Van der Lugt hil zenean, eta haren omenez, Alemanian bizi ziren zenbait errefuxiatu ibilaldiak egiten hasi ziren mendian, errefuxiatuek egin behar izaten dituztenen antzekoak.

Aurten, kanpaina horren barruan, #CaminosDeHospitalidad ekitaldia ekarri dugu Espainiara. Alde batetik, beren burua migratzera behartuta ikusten duten pertsonei beraiekin gaudela adierazteko modu bat da, eta, bestetik, gure gizartean harrera egiteko eta arlo guztietan (gizartean, lan-munduan, etab.) guztiz gizarteratu daitezen lan egiteko konpromisoa hartzen dugula adierazteko modu bat ere bada. Horrela, nolabait erakutsi nahi dugu guztiok bat eginda gabiltzala oinez norabide berean, hau da, noranzko bera dugun anai-arrebak garela, eta gai garela gure gizarteetan beste kultura batzuekin senidetasunez elkarrekin bizitzeko.

Maiatzeko aste hauetan eta ekainean gure hirietan #CaminosDeHospitalidad lelopean antolatuko diren ibilaldietan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Elkartzeko, elkartasuna adierazteko, ospatzeko eta aldarrikapenak egiteko ibilaldiak izango dira.

#CaminosDeHospitalidad ekitaldiaren web orria aurkeztu nahi dizugu, ekitaldi hori ahalik eta gehien zabaldu dezagun guztion artean, eta sare sozialetan mezuak, argazkiak eta bideoak parteka ditzagun. Sar zaitez web orrian hemen, kontsulta ezazu ibilaldiak zer hiritan egingo diren, eta anima zaitez migratzaileekin eta errefuxiatuekin batera oinez ibiltzera, senidetasuna, harrera eta gizarteratzea oinarri dituen gizarte baten alde.