Mugetatik Haratago proiektuan parte hartu duten ikastetxeak nafarroako Parlamentuan

Nafarroako Parlamentuan ikastetxe desberdinetako ikasleen eta ordezkari politikoen arteko topaketa bat antolatu du ALBOANEek martxoaren 20an, izan ere, “Mugetatik haratago“, erakundeak burututako hezkuntza proiektua Nafarroako ikastetxeetan migrazioa eta errefuxiatuen gaia lantzeko gida izan baita.

Ekitaldia Osoko Bilkuren Aretoan izan da eta bertan San Ignacio IkastetxeaCarlos III. Eskola TeknikoaEunate BHIHijas de Jesús IkastetxeaSancho el Mayor BHIBerriozar  BHI eta Hezitzaileen Eskolako ikasle eta irakasleek parte hartu dute. Gainera, Alboan-eko kideek parte hartu dute, baita talde parlamentario guztietako ordezkariek ere.

Iván Benítez, argazkilari eta kazetariak bere lanen erakusketa bat egin zuen Sirian bizitako esperientzia kontatzen zuen bitartean, eta gerra egoeran bizi diren baina era berean gerratik kanpo dauden haurren eguneroko bizitza islatu nahi izan zuen. Iván Benítezen hitzartzearen ondoren, ikastetxe desberdinetako ikasleek “Mugetatik haratago” hezkuntza proiektuaren baitan garatutako hausnarketa eta lanak azaldu zituzten, eta ikastetxe bakoitzak ordezkari politikoei eskaera bat egin zien.

Mugetatik Haratago hezkuntza-proposamena da ALBOANek eta Loiolako Santutegiak sustaturik, Ellacuría Fundazioaren, Loiolaetxearen, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin. Beren etxea uztera behartuak izan ondoren gure ingurunera etorri diren pertsonen errealitatearen berri zabaltzea du helburutzat. Gure kulturartekotasun testuinguruaren eta migrazio-prozesuaren etapen ibilbidea eskaintzen du: lekualdatze behartua, iraganbidea, mugak, eta harrera-herrialdera iristea.

2017ko irailean, ikastetxeekin hasi ginen lanean DBH-eko ikasleen partaidetzaz, eta orain parte hartu nahi duen pertsona orori zabaldu nahi diogu esperientzi hau. Proposamenak ondorengo osagaiak ditu:

  • Kulturarteko hezkuntzaren inguruko trebakuntza.
  • Pertsona errefuxiatu eta migranteen errealitatearen inguruko formakuntza.
  • Kulturartekotasunaren inguruko baliabide didaktikoak.
  • Errefuxiatu eta migranteen errealitateari buruzko ikaskuntza, gure testuinguruarekin eta desparekotasun globalekin erlazionatuz (2 eguneko egonaldia Loiolan).
  • Sentsibilizazio-ekintzen proposamena eta haiek indarrean jartzeko laguntza.
  • Kanpaina publikoetan parte hartzea.