Migratzaileen nazioarteko egunaren kariaz, 2021eko abenduaren 18an, gizarte inklusibo eta abegitsuei buruzko elkarrizketa bat egin genuen Andrea Villaseñorrekin eta Jose Ignacio García jesuitarekin. Saio horretan, Europako eta Latinoamerikako migrazio-errealitateen berri eman ziguten.
Hainbat gai landu genituen: giza mugikortasuna, emakumeen aurkako indarkeria, pobrezia eta desberdinkeriak, klima-aldaketa, gerrak eta gatazkak… Azaldu ziguten zergatik gertatzen diren, eta zergatik den garrantzitsua haiei buruz hitz egitea.
Bereziki, emakumeek bidean sufritzen dituzten indarkeriez aritu ginen. Jose Ignaciok jakinarazi zigun zer egoeretarako laguntza eman ohi duen Europako JRSk, eta Andreak Latinoamerikako emakumeen errealitatea azaldu zigun.
Amaitzeko, gizarte gisa migratzaileen bizitza duina bermatzeko ditugun erronkak aipatu genituen, eta egungo politikak ere ekarri genituen hizpidera, gero eta gehiago murrizten baitituzte giza eskubideak, hala Estatu Batuetan eta Mexikon nola Europan.
ALBOANeko YouTube kanalean ikus dezakezue grabazioa.
https://www.youtube.com/watch?v=W_yJ0wu0A8s