Erantzuna emateko egiten dugun lanaren zati garrantzitsuenetako bat jatorriko herrialdeetan migrazio-mugimendu behartuak eragiten dituzten kausak aztertzea da, baita igarotzelekuetan laguntzea eta errefuxiatuen helmuga diren beste herrialde batzuetan zerbitzua ematea ere.
Ez ditugu ahazten gatazkatik ihes egin ezin izan duten pertsonak, ezta bizitza duin eta seguru baten bila dabiltzanak ere. Funtsezkoa da gure mugetatik haratago ere ahulenei laguntza ematea; hori dela eta, ezin dugu alde batera utzi gure nazioarteko lankidetza-esperientzia, Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuari babesa emateko asmoz gauzatzen duguna.
Gure nazioarteko lankidetzarako erakundeetatik (Entreculturas eta ALBOAN), errefuxiatuei eta lekuz aldatu behar izan dutenei laguntza eta zerbitzua ematen dizkiegu, eta beren eskubideak defendatzen ditugu, honako lurralde hauetan: Erdialdeko Ekialdea, Ekialdeko Afrika, Mendebaldeko Afrika, Aintzira Handiak, Afrika Australa, Europa, Latinoamerika eta Karibe. Haur errefuxiatuentzako kalitatezko hezkuntza eta helduentzako lanbide-heziketa lortzeko lan egiten dugu, eta behartuta migratu behar izan duten pertsonei laguntza psikosoziala emateko beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditugu.
Nazioarteko lankidetzaren arloan, honako esku-hartze ildo hauek nabarmendu behar ditugu; ildo hauek une honetan bizi dugun migrazio-krisiari erantzuna ematea dute helburu: