Pertsona Migratzaileen Eguna: Erdialdeko Amerikako gatazka ahaztuak, istorio ikusezinak

Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta, abenduaren 18an ospatzen dena, “Hospitalidad” kanpainaren bitartez ahotsa eta ikusgaitasuna eman nahi diegu Erdialdeko Amerikako migratzaileei, eta, bereziki, bortizkeria-egoera orokorraren eta Estatuaren jazarpenaren ondorioz euren herrialdeetatik ihes egin duten pertsonei, ezinezkoa baita bakean eta lasaitasunez bizitzea bertan.

Duela gutxi ‘Karabana Ikusezinak’ adierazpena argitaratu genuen, Migratzaileen Karabana entzutetsutik kanpo dauden erdialdeko amerikarren sufrimenduaren ikusezintasunaren inguruan. Dokumentu honen bitartez, “Hospitalidad” kanpainako kideok Honduraseko egoera soziala aztertzen dugu, non langabezia- eta pobrezia-tasa handien, gobernuaren ustelkeriaren, kriminal-taldeen eta bortizkeria-egoeraren ondorioz milaka pertsonek ihes egin behar izan zuten. Horrez gain, migrazio-fluxuen kausen inguruan sakontzen dugu, Mexiko, AEB eta Espainiako gobernuen erantzunak aztertzen ditugu eta bost proposamen egiten ditugu “karabana ikusezinak” ez ahazteko:

  • Erdialdeko Amerikako migratzaileei zuzendutako laguntza humanitarioa eta babesa.
  • Arazoaren jatorrira iristea: eraginak eta eragileak aztertzea.
  • Espainiako asilo-sistema aldatzea.
  • Herri eta pertsonen arteko abegi-kultura sustatzea.
  • Migrazioa aukera eta eskubide moduan hautematea.

 

 

Migratzaileen Egunaren harira, José hondurastarraren istorioa kontatuko dugu, baita Tony nikaraguarrarena ere. Biak iritsi dira Espainiara bortizkeriatik eta segurtasun-ezaren mehatxuagatik ihesi. Madrilgo Padre Rubio zentroak lana bilatzen eta gizartean integratzen lagundu die, prestakuntza-ikastaroak eta babes juridikoa barne. Euren istorio ikusezina ahaztutako gatazken istorioa da: Erdialdeko Amerikako triangeluko herrialdeen istorioa: Nikaragua, El Salvador eta Honduras.

Ustelkeriaren eta bortizkeriaren aurrean gainbeheran dauden zuzenbidezko estatuen istorioa, ahaztutako gatazka ikusezinena. Migratzaileen istorio ikusezina, euren herrialdetan bizitzeko eta Mexiko, AEB edo Costa Rica bezalako herrialdeetara ihes egiteko ezintasunaren aurrean (bidaia oso arriskutsua delako) Espainiara etortzen direnak etorkizuneko proiektu baten bila eta bakean eta lasaitasunez bizitzera. Alde batetik bestera joaten diren migratzaileen zifren atzean agerikoak izatea merezi duten istorioak daudelako.

 

HEMEN IKUS DEZAKEZU “ISTORIO IKUSEZINAK” BIDEOA