Migratzaileen nazioarteko eguna: #KonpromisoaHartzenDut hospitalitatearekin

Migratzaileen nazioarteko eguna dela eta –izan ere, gaurko asteazkenean ospatzen da, abenduaren 18an–, Visibles.org plataforman babesak biltzeko kanpaina bat jarri dugu abian, gizarteari migratzaileen aldeko abegi kulturarekin konpromisoa hartzera dei egiteko, harreran, aniztasunean eta bizikidetzan oinarrituta.

#KonpromisoaHartzenDut migratzaileekin, errefuxiatuekin eta asilo-eskatzaileekin

Badakigu giza mugikortasuna fenomeno naturala dela, eta gure gizartea gero eta anitzagoa dela eta izango dela. Horregatik, funtsezkoa da harrera duinaren, aniztasunaren eta bizikidetzaren kultura sustatzea. Migratzaileek eta bidean dauden pertsonek, asilo-eskatzaileek eta errefuxiatuek, bakarrik migratzen duten adingabeek eta gazteek, eskubideak eta betebeharrak dituzte eta bermatu egin behar dira.

Giza eskubideekiko konpromisoa dudanez:

  1. Baieztatzen dut guztiok dugula sostengu eta segurtasun bila migratzeko eskubidea; eta, halaber, duintasunez eta abegiz hartuak izateko eskubidea dugula.
  2. Uko egiten diet aurreiritziei, gezurrei eta migratzaileen nahiz giza eskubideak defendatzen dituzten aktibisten eta GKE-en kriminalizazioari.
  3. Sinatu, eta konpromiso hauek hartzen ditut babesa eta bakea bilatzen duten migratzaileekin:
  • Nire elkartasuna adieraziko dut, eta indarkeriatik eta pobreziatik ihesean ari diren pertsonen errealitateak niregan eragina izatea onartuko dut, guztiak nire senide direnez, adierazpen faltsu eta xenofoboei uko eginik.
  • Lagundu egingo diet gure gizartean etxetik urrun etorkizunerako proiektua eraiki nahi duten pertsonei, nire komunitatean, auzoan nahiz hirian laguntza eskainiz.
  • Pertsona horien alde aritu eta defendatuko ditut, arduradun politikoei indarkeriatik, zapalkuntzatik eta desberdinkerietatik babes ditzatela eskatuz, gizaki guztion berezko duintasuna zaintzeko.

Oso garrantzitsua da herritar guztiok babesa ematea. Sinatzen baduzu, migratzen duten eta babesa bilatzen duten beste pertsona batzuei lagunduko diezu.

Ekimen hau Ignatian Solidarity Network sarearen eskaera batean oinarrituta dago. Hospitalitate kanpainak sustatzen du, eta kideko erakunde guztiei zabaldu zaie, helburu berak badituzte eta herritarrei parte hartzeko eskatu eta abegi- eta harrera-kultura duina sustatzeko kanpainarekin bat egin nahi badute.

 

SINATU HEMEN MIGRATZAILEEN ETA ERREFUXIATUEN ALDEKO HOSPITALITATE KULTURAREKIN KONPROMISOA DUZULA ADIERAZTEKO