Migrazio-mugimenduak sortzen dituzten arrazoiak ulertzea, bidean jarri diren pertsonak ulertzea eta haien errealitatea medio interpelatuta sentitzea funtsezkoa da elkartasun, inklusio eta justiziarekiko konpromisoa erakusten duen eraldaketa soziala sortzeko. Abegikortasun-kanpainan, uste dugu pertsona bakoitza aldaketaren eragile sentsibilizatzaile izan daitekeela haren ingurune hurbilenean.
Hiritartasun Globalerako Hezkuntzaren bidez, abegikortasunaren, elkartasunaren eta aniztasuneko bizikidetzaren kultura lantzen lagundu nahi dugu gazteenen artean.
Migratzaileak gara argazki-erakusketaren helburua da bisitariak sentsibilizatzea munduko hainbat mugatako migratzaileen eta errefuxiatuen bizi-errealitatearen inguruan.
Erakusketa osatzen duten argazkiak mundu-mailako izen handiko argazkilari-kazetariek egin dituzte. Irudi-lagin hau migrazio- eta- babes-testuinguru desberdinen inguruko bidaia bat da, eta, bertan, gizakiaren berezko errealitate bakarra identifikatzen dugu: migrazioa gizateriari datxekion fenomenoa izan da eta da eta garaien zeinua ere bai. Gogoan izan behar dugu pertsona guztiak migratzaileak garela.
Erakusketa Abegikortasun-kanpainak sustatzen du beste hiru gizarte-erakunderekin batera:
© Irene Galera
DESKARGATU gure UNITATE DIDAKTIKOAK ikastetxeetan lan egiteko:
© Sergi Cámara
Kontsultatu hausnarketarako gure TXOSTENAK ETA ARGITALPENAK:
Zure laguntza funtsezkoa da errefuxiatu eta migratzaileekiko elkartasun- eta inklusio-kultura bat eraikitzeko. Zure laguntzarekin, abegi oneko ekimenak eta erantzunak sortu nahi ditugu, mundua leku bidezkoagoa izan dadin.
Egizu bat Hospitalidad.es-ekin
Jar zaitez gurekin harremanetan honako honetan interesatuta bazaude:
SINADURA
Abegikortasunaren aldeko ituna
Premiazkoa da erantzun integral bat ematea, migrazio segurua fase guztietan izateko eskubidea defendatu eta diskurtso, balio eta bizikidetza-modu berriak eraikitzen lagunduko duena, giza familia eta gizarte berri bat eraikitzeko bidea egin ahal izateko.
Bisitatu ViSIbles.org
Jarrai gaitzakezu SARE SOZIALETAN
Ekonomikoki lagundu DOHAINTZA batekin