Migrazioak errealitate dira gure garaian. Milaka pertsona beren etxeak utzi beharrean aurkitzen dira indarkeria-egoerak, gatazkak, pobretzea, desberdintasuna, hondamendi naturalak edo klima-aldaketa medio, beste leku batzuetan etorkizun hobea eraiki nahian. Espainiak munduko hainbat eskualdetatik datozen migratzaileak eta errefuxiatuak jasotzen ditu. Hori dela-eta, Abegikortasun-kanpainaren bidez, pertsona horiei laguntzeaz gain, errealitate horren aurrean erantzun integrala eman nahi diegu, harrera, elkartasuna eta integrazioa izan dezaten.
Baztertutako pertsonen alde bidea egitea da Jesusen Lagundiak 2019-2029 hamarkadarako duen Lehentasun Apostoliko Unibertsaletako bat. Behartsuen, munduko baztertuen eta adiskidetze- eta justizia-misioan duintasunean urratuak direnen ondoan bidea egitea gizarte-arrakala murrizteko eta inor atzean ez uzteko lehentasunetako bat da.
Jesusen Lagundiaren Gizarte Sektoreko erakundeok gure ezagutza eta lana batzen ditugu migratzaile eta errefuxiatuekiko elkartasun- eta inklusio-kultura sustatzearren. Batez ere hiru arlotan oinarritzen gara:
Abegikortasunaren kanpaina lau jarduera-eremu handitan egituratzen da:
© Sergi Cámara
Harrera egiteko eta laguntzeko sareak gure lanaren funtsezko zati bat dira, oinarrizkoa autonomia, inklusioa eta herritarrentzako erabateko sarbidea sortzeko.
Migratzera behartuta egon diren eta, gainera, harrerako sistema ofizialak eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsonei edo egoera bereziki ahulean daudenei lagundu nahi diegu batik bat. Harreran, bizitoki-baliabideak ez ezik, gizarte- eta lan-arloko akonpainamendu-prozesuak ere sartzen dira, legezko arreta, arreta psikologikoa eta hezkuntza-arretarekin batera, eta, azken batean, gizarteratzeko eta herritarrengana iristeko bideak.
© Sergi Cámara
Gure erantzunaren bitartez, jatorrian nahitaezko migrazio-mugimenduak eragiten dituzten arrazoiak ere jorratu nahi dira. Funtsezkoa da bizitza duina eta segurua bilatzen duten pertsonei laguntzea, baita gure mugetatik haratago ere.
Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuarekin (JRS) batera, Ekialde Ertaineko, Afrikako, Latinoamerikako, Karibeko eta Europako eskualdeetan eta larrialdi humanitarioko testuinguruetan leku batetik bestera mugitutako biztanleei hezkuntza- eta lan-arloko laguntza eta laguntza psikosoziala ematen diegu.
© Irene Galera
Gure erantzunean, beharrezkoa da epe luzera begiratzea, berehalako eta larrialdiko irtenbideetatik haratago. Funtsezkoa da migrazio-mugimenduak eragiten dituzten arrazoiak ulertzea, bidean jarri diren pertsonak ulertzea eta haien errealitatea dela-eta interpelatuta sentitzea, elkartasun, inklusio eta justiziarekiko konpromisoa erakusten duen gizarte-eraldaketa sortzeko.
Beraz, gure ustez, oinarrizkoa da gizarteari informazioa ematea eta sentsibilizatzea, justiziarekin, inklusioarekin eta abegikortasunarekin konprometitutako herritarrak sortzearren.
© Sergi Cámara
Azken urteotan ikusi dugunaren arabera, Europar Batasunak eta estatu kideek babes-premiak zituzten milaka pertsonaren etorreraren aurrean emandako erantzun politikoak murriztaileak eta eskasak izan dira, eta kolektibo horiek kalteberatasun handiagora eraman dituzte. Gobernuek, batez ere, mugen kontrolean eta baztertzeko mekanismoetan inbertsioa handitzearen alde egin dute eta migrazio-kudeaketa kanpora ateratzearen alde ere bai.
Ukrainako gerra dela-eta milioika pertsonen ihesaren aurrean Europak 2022an emandako erantzun bateratuak erakutsi du, borondate politikoa izanez gero, erantzunak antola daitezkeela indarkeriatik, jazarpenetik eta muturreko pobreziatik ihesi doazenentzat legezko bideak eta seguruak sortu ahal izateko. Azken urteotan, beste gatazka- eta desberdintasun-eremu batzuetatik etorritako pertsonei lagundu diegu, Europara iristeko ibilbide arriskutsuak egin behar izan dituzte-eta. Ondorioz, mobilizazio sozialaren eta eragin politikoaren bidez lan egiten dugu, agintariek migratzaile eta errefuxiatuentzat babes- eta laguntza-neurriak har ditzaten.
Zure laguntza funtsezkoa da errefuxiatuekiko eta migratzaileekiko elkartasun- eta inklusio-kultura eraikitzeko.