‘I Get You’

Europako Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuak I Get You kanpaina abiarazi du Europan dauden errefuxiatuentzako tokiko harrera-ekimenak eraiki, sarean jarri eta sendotzeko helburuarekin. Europa osoan, tokiko herritarrek beren ateak ireki dizkiete segurtasun bila datozen pertsonei −migratzaileei eta errefuxiatuei−, horiekin bazkariak partekatuz, hizkuntzak ikasiz edo, besterik gabe, elkarrekin momentutxo bat partekatuz.

‘I Get You’ kanpaina Europako JRS zerbitzuak abiarazi zuen Europako 9 herrialdetan, betiere tokiko herritarrentzako eta errefuxiatuentzako komunitatea garatu ahal izateko ekimenak identifikatu eta bateratzeko helburuarekin. Kanpainak martxan daraman hilabeteetan zehar, hainbat ekimen jaso dira online inprimakiaren bitartez, eta proiekturi buruzko albisteak partekatu dira.

igetyou

Proiektuaren ikerketa-eremuari esker, ekimenak Europa osoan aztertu eta alderatu ahal izango dira. Gero, mapaketa-txosten bat egin eta ekimenetan parte hartzen duten pertsonak elkarrizketatuko dira, datu gehiago biltzeko helburuarekin. Amaitzeko, 9 txosten nazional eta txosten europar bat prestatuko dira, horiek arduradun politikoen artean banatu, eta hala, praktika egokien inguruko kontzientzia sortzeko.

Gure ustez, jendea elkartzea da elkarrekiko ulermena eraikitzeko modurik onena. Europako JRS Belgikako, Alemaniako, Frantziako, Espainiako, Italiako, Maltako, Portugaleko, Errumaniako eta Europako hego-ekialdeko eta Kroaziako JRS zerbitzuekin batera lan egiten ari da ‘I Get You’ ekimenean.