Organico

Egungo egoeraren oinarrian honako egitura-errealitate hauek daude: gatazkak dituzten herrialdeei behar besteko laguntza ez ematea, muturreko pobrezia-errealitateei entzungor egitea eta migrazio-fluxuari arretarik ez jartzea. Orain arte eman den erantzun nagusia fluxuak zorroztasunez kontrolatzea eta ukatzea izan da. Neurri horiek zahurgarritasuna, prekarietatea eta sufrimendua areagotu baino ez dute egiten. Gure mugetara eta herrialdeetara iristen diren pertsonek ez dute Europan sartzeko bide segururik, ez baitago horretarako legezko kanal segururik. Hori dela eta, gero eta luzeagoak eta arriskutsuagoak diren bideak bilatu behar dituzte, eta beren zein beren familien bizia mafien esku utzi behar izaten dute.

imagen-web

Espainia da errefuxiatuei babesa emateko orduan legedirik zorrotzena duen estatuetako bat. Ondorioz, babesa lortzeko eskubidea izan beharko luketen pertsona asko “egoera irregularrean dauden etorkinak” dira gure kaleetan edo zentro itxietan.

Sare garen eta beste batzuekin sarean dihardugun heinean, bazterkeria egoerak salatzeko konpromisoa dugu, bai eta migrazio-politika bidezkoagoak lortu arte eragiteko konpromisoa ere.

Hori dela eta, elkarlanean dihardugu Elizako erakundeekin eta beste gizarte-mugimendu batzuekin, eta estereotipoak aldatzeko balioko duten harrera- eta gizarteratze-politiken aldeko apustua egiten dugu botere publikoen aurrean. Berehala neurriak har daitezen eskatzen dugu, nazioarteko hitzarmenak eta Europako zuzentarauak zein araudiak betetzen direla bermatzeko babesa eta aterpea emateari dagokionez. Hauek dira eskatzen ditugun neurriak, besteak beste: bide legalak eta seguruak irekitzea, errefuxiatuei harrera egiteko sistema egokiak ezartzea, berdintasunik ezaren aurka egiteko neurri koherenteak ezartzea, pobrezia murriztea eta jatorri-herrialdeetan gatazka armatuak ekiditea.

Gure eragin-lanaren zati handi bat nazioko eta nazioarteko beste sare batzuekin antolatzen dugu. Europan hertsiki aritzen garan elkarlanean Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuarekin eta Xavier Sarearen kide gara. Espainian, kide aktiboak gara Migrazioen Elizen arteko Sarean, Bienvenidxs Refugiadxs harrera-sare solidarioan eta Garapenerako GKEen Koordinatzailean (CONGDE), bai eta lurraldeetako sareko lan-ekimen ugaritan ere. Halaber, estu egiten dugu lan Madrilgo Comillas Pontifize Unibertsitateko Migrazioen Institutuarekin eta Inmigrapenalekin (Grupo Inmigración y Sistema Penal).

Hala, Hospitalidad.es guneak ahaleginak egin nahi ditu aztertzen eta ikertzen jarraitzeko eta benetako aldaketak proposatzeko, tokiko, estatuko eta nazioarteko bizitza politikoa eraldatzea helburu, etorkinek eta errefuxiatuek bidezko tratua jaso dezaten eta bakearen kultura hedatu dadin.

Bilaketa zure eskura jarri dokumentuak

Dokumentuak intzidentzia



Jarraitu gure aldarrikapenak

Sentsibilizazioa



    Boluntario izan nahi dut

    No deseo recibir información de otras campañas de Fundación San Juan del Castillo

    Top