Migratzailearen eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna 2019

Ez dira migratzaileak soilik

Aurten ere, Migratzailearen eta Errefuxiatuaren 2019ko Munduko Eguna ospatuko dugu datorren igandean, irailak 29. Aurtengo leloa “Ez dira migratzaileak soilik” da, Francisco aita santuak joan den maiatzean bidalitako mezuan iragarri bezala. Jardunaldia irailean egingo da aurten; betiere, aukera ona da mugimenduan dauden pertsona zaurgarriei buruzko kezka adierazteko, aurrean dituzten desafioak gogoan otoitz egiteko, eta migrazioek eskaintzen dituzten aukerei buruz sentikortzeko.

José Luis Pinilla jesuitak, Migrazioen Apezpiku Batzordearen idazkariak, gogorarazi du jardunaldiak migratzaileei eta errefuxiatuei egiten zaien harrerari buruz sentikortu nahi duela, “ez baitira arrisku bat, baizik eta aberasten gaituen laguntza bat. Ezinbestekoa da ahultasun-egoerak ezabatzea eta prebenitzea eta giza eskubideak aintzat hartzea”.

Funtsezko sei mezu bidaliko dira jardunaldiarekin batera: ez dira migratzaileak soilik; orobat dira gure beldurrak, on egitea, pertsona guztiak, gure gizatasuna, bazterketarik eza, eta Jainkoaren hiria, non orain azkeneko direnak lehenengo izango baitira.

Erlijio-erakunde, aliantza eta talde askok egin dugu bat Vatikanoak jardunaldi hau ospatzeko eta aldarrikatzeko egin duen deiarekin; besteak beste, gure Hospitalitate kanpainak. Vatikanoaren Migratzaile eta Errefuxiatuen Atalak ikusteko eta irakurtzeko material batzuk atera ditu jardunaldia osatzeko. Espainian, Apezpikuen Batzarraren Migrazio Batzordeak web-orri berezi bat jarri du martxan jardunaldiko elementu guztiak biltzeko. Eta gure erakundea bera, Cáritas, CONFER eta Justicia y Paz taldeak biltzen dituen Migrantes con Derechos sareak sentikortzeko zenbait jarduera proposatu ditu, lurralde osorako, irailaren 29ko jardunaldiaren inguruan.

Kontsultatu hemen Migratzailearen eta Errefuxiatuaren 2019ko Mundu Egunerako sentikortzeko proposamenak