Somos Migrantes erakusketa Andaluziako ikastetxeetan

Somos Migrantes erakusketa formatu berrian iritsi da Andaluziako ikastetxeetara eta, zehazki, Cádiz, Sevilla eta Kordoba probintzietara. Entreculturas erakundearen Sevillako toki-ordezkaritzak antolatu eta sustatu du erakusketa, Claver-SJM elkartearen laguntzaz. Haiei esker, guztira bederatzi ikastetxe eta institututako ikasleek eta irakasleek gozatu ahal izango dute migratzaileek munduko zenbait lekutan bizi duten errealitatea agerira ekartzen duen argazki-erakusketa honetaz.

Somos Migrantes erakusketak Cádiz, Sevilla eta Kordobako probintzien bederatzi udalerri igaroko ditu astelehen honetatik (urtarrilak 21) datorren apirilera arte. Hona hemen erakusketaren egutegia (eguneratu daiteke):

  • IES Botánico de San Fernando (Cádiz): urtarrilaren 21etik 27ra.
  • IES Alcaria (Puebla del Rio, Sevilla): urtarrilaren 21etik 27ra.
  • Colegio Amor de Dios (Cádiz): urtarrilaren 28tik otsailaren 3ra.
  • IES Inca Garcilaso, Montilla (Kordoba): urtarrilaren 28tik otsailaren 3ra.
  • IES Azahar, Sevilla: urtarrilaren 28tik otsailaren 3ra.
  • IES Huerta del Rosario, Chiclana (Cádiz): otsailaren 4tik 8ra.
  • IES Santo Domingo, Puerto de Santa María (Cádiz): otsailaren 11tik 17ra.
  • CEIP Andalucía, Cádiz: otsailaren 18tik 24ra.
  • SAFA Chiclana (Cádiz): apirilaren 22tik 28ra.