Migratzaileak gara erakusketa Ciudad Real hirira iritsi da

López Villaseñor udal museoan egongo da ikusgai azaroaren 14tik abenduaren 10era.

Migratzaileak gara argazki-erakusketa, Hospitalidad.eu kanpainak sortutakoa eta antolatutakoa (Entreculturas fundazioaren, Espainiako eta Mexikoko Migratzaileentzako Jesuita Zerbitzuaren eta Jesusen Konpainiaren Gizarte Sektorearen bidez), Ciudad Real hirira iritsi da, eta López Villaseñor museoan egungo da ikusgai datozen lau asteetan. Proposamen honen bidez, erakunde horiek agerian utzi nahi dute pertsona migratzaileek errealitate gordinari aurre egin behar izaten diotela, munduko hainbat tokitan, bizitza duin bat bilatzeko bidean, bai Mexikon, bai Balkanetan, bai eta Espainiaren hegoaldeko mugan ere, besteak beste.

IMG_5752

Azaroaren 14an egindako inaugurazio-ekitaldian parte hartu zuten Raquel Martinek, Entreculturas fundazioko komunikazio-buru eta Hospitalidad.eu kanpainako sentsibilizazio-arduradun denak, eta Matilde Hinojosak, Ciudad Realeko Udaleko Gizarte Ekintzako eta Nazioarteko Lankidetzako zinegotzi denak. Raquel Martínen hitzetan, “Migratzaileak gara erakusketak, pertsona migratzaileen sufrimendua erakusteaz gainera, harago joan nahi du; gure xedea da ikusleek beren buruei galdetzea zer dagoen ihes eta bidaia horren atzean, zer egingo ote genukeen guk haien egoeran, zer arrisku-egoerek bultzatzen dituzten errealitate hori bizitzera. Guztiok migratzaileak garela ohartarazi nahi diegu”.

Matilde Hinojosak azpimarratu zuen “erakusketa honen xedea dela herritarrak sentsibilizatzea, gazteenak batez ere, munduko hainbat mugatan bizi diren muturreko ahulezia-egoeren inguruan”.

Ciudad Realeko Udalaren Gizarte Ekintzako eta Nazioarteko Lankidetzako Sailarekin lankidetzan, Hospitalidad.es kanpainaren erakusketa Gaztela-Mantxako hiriburuan egongo da ikusgai 2017ko azaroaren 14tik abenduaren 10era.

IMG_5765