Somos Migrantes erakusketa Vigo hirian berriz

Somos Migrantes erakusketak Galizian jarraitzen du batetik bestera. San Pedro Mezonzo parrokian (Coruña) egon ondoren, Vigora iritsi da berriz urrian. Vigon, lehengoan, Casa das Artes erakusketa-aretoan egon zen ikusgai.

Oraingoan, Coia auzo ospetsuan egongo da urtearen amaierara arte, domingotarren parrokian (Cristo de la Victoria). Hor, bertako helduen komunitateek eta katekesiko gazteek babesa, migratzaileak eta abegia kontzeptuak landuko dituzte ikasturte honetan.

Argazkiak tenpluaren barruan daude ikusgai, parrokiako elizkizunetara joaten diren guztiek ezinbestean ikusteko moduan. Erakusketaz gain, hitzaldiak eta proiekzioak egingo dira. Azaroaren amaierara arte ikusteko aukera izango da.