Rozalénen ekimen solidarioa: “Aves enjauladas”

Rozalén kantautore eta aktibistak abesti berria egin du, “Aves enjauladas”, COVID-19ak mundu osoan eragindako krisiaren esparruan. Kantu solidarioa eta optimista da, eta bizitzen ari garen egoeratik ikasi beharra nabarmentzen du, “indar handiagoarekin itzultzeko”. Entreculturas-i eskaini nahi izan dio kantua.

Youtube-n, Spotify-n eta beste plataforma batzuetan erreproduzitzen den bakoitzean, Migratzaileentzako Jesuiten Zerbitzuak kalteberatasun-egoeran dauden familia, emakume eta haurrentzat dituen harrera-pisuen sarea sustatu ahal izango da, eta zehazki, Valentzian dagoen lau pisuko sarea. Haien oinarrizko premiak ase ahal izateaz gain (elikadura, etxebizitza, sendagaiak, garraioa…), haien autonomia sustatu eta gizarte-baliabideetatik emantzipatzeko aukera emango zaie, beste emakume batzuekin batera elkarri babesa emateko eta arreta psikologiko espezializatua jasotzeko espazioen bitartez. Egun bizi dugun konfinamendu-egoera amaitutakoan ere laguntzen jarraituko zaie, gizarteratzeko eta laneratzeko ikastaroei berrekin ahal izan diezaieten.

Rozalének Entreculturas-en eta SJMk Valentzian kudeatzen dituen harrera-pisuen sarearen alde egin duen kanta opari bat da pandemia betean. Abestiari esker, gainera, pertsona kalteberenei omenaldia egin eta gogoan izan ditzakegu, krisialdia bazterketa-egoeran bizitzea zein zaurgarria izan daitekeen ahaztu gabe. 

Rozalének eta Beatriz Romerok Entreculturas-ekin izandako lankidetza-historiaren barruan kokatzen da “Aves enjauladas”, aurrez ere elkarlanean arituak baitira, indarkeriaren biktima izandako neska eta emakumeen alde, errefuxiatuen alde eta Guatemalan eta Txaden Entreculturas sareko toki-erakundeekin bisitatu ahal izan zituzten nazioarteko lankidetza-proiektuen alde.

Gainera, proiektuari dohaintzak egiteko kanal bat abiarazi da, laguntzeko eta kalteberatasun-egoera berezian dauden proiektuko onuradunei itxaropena emateko.