La Valla Antzerkia

Saharak gerratik ihes egin du. Bere etxea utzi, eta bidean zehar bere familia galdu du. Basamortuan egindako ibilbidean, soldadu batek zaintzen duen hesi batekin topo egin du. Beste aldera igaro behar, baina erraza ez du izango: soldaduak inori pasatzen ez uzteko agindua dauka. Gaua dator,  Sahara hotz eta gose da, beldur handia dauka. Horrelaxe hasten da bi pertsonen arteko topaketaren istorioa: bi mundu erabat ezberdin, bi errealitate, aurrez aurre, edozein mugatan.

“La valla” Iruñera heldu zen joan den hilabetean, urtarrilean, “Pallasos en rebeldía” konpainiaren eskutik: 70 pertsonak baino gehiagok erantzun zioten guk luzatutako gonbidapenari. Antzezlanak Carlos Labrañaren testua dauka abiapuntu. Egilea Haur Literatura Dramatikoaren Manuel María sariaren irabazlea da, IX. edizioan. Bere obran,  publikoarengana hurbilarazten ditu gerratik ihesean etxea utzi behar duten errefuxiatuen krisiak.

Antzezlan hori programazio zabalago baten barruan kokatzen da: “Leiho bat mundura, elkartasunerako prestakuntza” delakoan, hain zuzen. ALBOAN Fundazioak eta SEI Elkarteak antolatzen dute, Iruñeko Udalaren Garapenerako Lankidetzaren Programarekiko elkarlanean.