Migrazioak eta mugak Asturiaseko egoeratik abiatuta

Asturiaseko PALeko Abegi Batzordeak, joan den ostegunean, otsailaren 7an, MIGRAZIOEI ETA MUGEI BURUZKO II. MAHAI-INGURUA antolatu zuen, urte osoan egiten dituzten sentsibilizazio-kanpainen barruan.

Bigarren mahai-inguru hori Oviedoko Unibertsitateko areto nagusian egin zen. Bertan, Asturiaseko gizartean integratzearen eta beren prozesu pertsonalen lekukotzak azaldu zituzten Maliko Keita Famanzon-ek eta Kolonbiako Daniel Díaz-ek. Haiekin batera, Francisco José Villaverde Lankidetzako Asturiaseko Agendako zuzendaria, David Alonso nazioarteko lankidetzan espezialista eta Entreculturas GKEko Pertsonak eta Antolakuntza zuzendaria izan ziren mahaian. Francisco Javier Alexandrek jardun zuen moderatzaile, Asturiaseko Abegi Batzordekoak.

Keita Famanzonek Malitik Kanarietara arteko bidaia kontatu zuen, eta ondorengo Asturiaserako tokialdatzea. Daniel Díazek, berriz, Iberoamerikako boluntariotza-proiektuez jardun zuen, jada Espainian bizi zenekoak. Haien kontakizunei esker, bertaratuek migrazioaren arazoaren gertuko ikuspegi bat izan zuten. Entzuleen galderen tartean, Oviedon bizi diren herritar emigranteen lekukotzak izan ziren, migrazioa egun den errealitateaz denok sentsibilizatzen lagundu zutenak.