Migratzaileak, gure garaiko paradigma

Migratzaileen eta Errefuxiatuen Munduko Egunaren esparruan, Migratzaile Eskubidedunak sareak (hainbatek osatua: Caritasek, CONFERek –han biltzen da Jesusen Konpainiaren Gizarte Sektorea–, Justizia eta Bakeak eta Migrazioen Apezpiku Batzordeak) Santiago Agrelo Tangerko artzapezpiku emeritua gonbidatu zuen, Comillasko Pontifize Unibertsitatean hitzaldi bat emateko.

Agrelo artzapezpikuaren hitzak Indar eta irmotasun handikoak izan ziren, batik bat honako hauek: “Pobreen aurkako biolentzia instituzionalizatuak zeharkatutako mundu bidegabe eta makur baten ebidentzia dira emigratzaileak” eta “gure bizitzaren pateran, pobrezia da agerikoa. Eta gure itxaropenaren izena Jesu Kristo izan dadin, fedearen laguntza baino ez dugu behar”.

Mahaian izan ziren Jose Luis Pinilla –jesuita eta Migrazioen Apezpiku Batzordeko zuzendaria–, Jesus Miguel Zamora –CONFER erakundeko idazkari nagusia– eta Alberto Ares –jesuita eta Migrazioei buruzko Azterketen Unibertsitate Institutuko zuzendaria–.

 

HEMEN IKUS DEZAKEZU AGRELO ARTZAPEZPIKUAREN HITZALDIAREN BIDEO OSOA.

HEMEN IRAKUR DEZAKEZU AGRELO ARTZAPEZPIKUAREN HITZALDIAREN TRANSKRIPZIO OSOA.