Mugetatik Haratago, Más Allá De Las Fronteras Nafarroako Parlamentuan

Nafarroako Parlamentuaren presidenteak, Unai Hualde, ALBOAN elkartearen zenbait ordezkari hartu zituen otsailaren 5ean; hain zuzen ere, Mª del Mar Magallón (ALBOANen zuzendaria), Javier Andueza (ALBOANen Nafarroako arduraduna) eta Ani Urretavizcaya (Hezkuntzako arduraduna). Ordezkari horiek Mugetatik haratago – Más allá de las fronteras hezkuntza-proiektua nola doan azaltzera joan ziren, Nafarroako botere legegilearen babesa baitu.

Mª del Mar Magallónek esan zuenez, «Parlamentua erabakigarria da gure kausa eta ekimenei ahotsa emateko eta herritar arduratsuak izateko; hori dela eta, ezinbestekotzat jotzen dugu elkarlan estuan aritzea».

Mugetatik haratago-Más allá de las fronteras bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako proposamen pedagogiko bat da, eta zubia izan nahi du, baina baita migratzaileen eta errefuxiatuen sentimenduak eta bizipenak nabarmendu eta jatorriko herrialdeetatik ihes egitean, bidean nahiz harrera-herrialdeetara iristean giza eskubideak etengabe urratzen zaizkiela salatu ere.

Bestalde, Nafarroako Parlamentuaren presidenteak, Unai Hualde, adierazi zuen «elkarlanean jarraitu nahi dutela, Mugetatik haratago – Más allá de las fronteras hezkuntza-proiektuaren bidez edo beste ekimenen baten bidez». Eskerrak eman ditu hospitalitateagatik eta, berak esan bezala, «ondasun komuna sustatzen duen” kultura batekin hartutako konpromisoagatik.