‘Somos. Escrito en Tudela’ liburuaren aurkezpena

Urriaren 28an Tuteran ‘Somos. Escrito en Tudela’ izeneko liburua aurkeztu zen, bizitza hobearen bila Nafarroako hiri honetara iritsitako hainbat etorkinen testigantzak jasotzen dituena.

Istorio bana kontatzen dute zenbait Erriberako idazlek: Juanjo Huerta, Carlos Aurensanz, Pepe Alfaro, Ana Córdoba, Jesús Nieva, Diego Carasusán, Milagros Rubio, José Ángel García, Javier Pérez-Nievas, Alberto Pérez Pastor ‘Perico’, Catalina González, Ana Laura De Diego eta Mikel Arilla.

12 eurotan dago salgai, eta jasotako dirua Centro Lasa-ra bideratuko da, erakunde horrek kurtso guztietan eskaintzen dituen migranteentzako hartaste-programak finantzatu ahal izateko