Gure begirada epe laburreko konponbide azkarretatik harago doa. Ziur gaude ezinbestekoa dela migrazio-fenomenoaren kausak ulertzea, bide hori egiten ari diren pertsonak ulertzea eta haien errealitatearen eragina jasotzeko prest egotea justiziarekiko eta berdintasunarekiko konpromisoak hartzera eramango gaituzten aldaketa sakonak gauzatzeko.
Nire ingurunean altxatuz
Hori dela eta, ezinbestekoa da sentsibilizazio-lana; horretarako, errealitate hori ezagutzera eman nahi dugu, bai eta horri buruzko informazioa eskaini ere, zure esku jarri ditugun hainbat materialen bitartez.
Hezi
Herritar Globalak eratzeko Hezkuntzaren bitartez, harrera onaren, elkartasunaren eta aniztasunean oinarritutako bizikidetzaren kultura sustatu nahi dugu gazteen artean. Haien parte-hartzea eta elkartasun-konpromisoa bilatzen dugu eta, horretarako, ezinbestekoa da hainbat prozesu global ezagutzea eta ulertzea, besteak beste: gizakien mugikortasuna; harrera-komunitateekin eta munduarekin duten lotura (guztion etxea baita); identitate partekatu, kosmopolita eta solidario bat sortzea, pertsonen eta kulturen askotariko identitateekin bateragarria dena.
Gure hezkuntza-baliabideak gonbidapen bat dira mundua mugetan bizi diren eta hiltzen diren pertsonen begiekin eta bihotzarekin ikusteko, horrek hunkitu gaitzan eta gure mugak ezagutu ahal izan ditzagun.