Somos Migrantes Orihuelako UMH unibertsitatean

Somos Migrantes argazki-erakusketak Espainian barrena jarraitzen du. Miguel Hernández Unibertsitatean dago berriro, baina oraingoan Orihuelako campusean. Hiriko Gizarte eta Zuzenbide Zientzien Fakultateak bere hogeigarren urteurrena ospatzeko eskainiko du erakusketa.

Somos Migrantes urtarrilaren 24tik otsailaren 20ra egongo da ikusgai, Fakultatearen egoitzan (Casa del Paso eraikina, Orihuelako Plaza de las Salesas plaza). 08:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera. 36 panel eta argazki ditu erakusketak, eta, haietan, munduko hainbat mugatan migratzaileek bizi duten errealitatea ikus daiteke. Somos Migrantes hiru erakundek sustatzen dute. Hiru erakunde horiek garapeneko eta justizia sozialeko proiektuak garatzen ditugu, eta elkartasunaren eta abegiaren kultura sortzearen alde egiten dugu lan. Entreculturas, SJM México eta SJM España dira erakunde horiek, eta Jesusen Lagundiaren Sektore Sozialaren Hospitalitatea kanpainan sartzen dira.

Eskerrik asko Entreculturas-en Alacanteko Ordezkaritzari, egindako lanagatik; Miguel Hernández Unibertsitateko Lankidetza Masterrari; eta unibertsitateari berari, erakusketa posible egiteagatik.