2018ko Hospitalidad txostena

2018. urtea elkartasun eta abegi kultura eraikitzeko eta sustatzeko aldi bat izan da berriz ere. Frantzisko aita santuak migratzaileentzat eta errefuxiatuentzat adierazitako lau aditzak oinarrian (abegi egin, sustatu, babestu eta integratu), hirugarren urtez ibili dugu justizia sozialaren, abegiaren eta inklusioaren alde borrokatzeko bidea, erakunde jesuitek jardun-eremu guztietan (kooperazioa, abegia, sentikortzea eta eragitea) metatutako eskarmentutik abiatuta.

Europan eta estatuetan oinarrizko giza eskubideak bermatuko eta errespetatuko dituzten politikak sustatzeko, eta gure gizartean abegi-kultura sortzen jarraitzeko, bizitakoa eta landutakoa oroitzea da modu onena. Hona hemen 2018ko Hospitalidad txostena; urte osoan zehar, 280tik gora pertsonari egin diegu abegi, 50 ekimenetan baino gehiagotan; 3.300 pertsonari baino gehiagori lagundu diegu gizarteratzeko prozesuetan; eta sentikortzeko eta eragiteko 280 ekitaldi publiko baino gehiago egin ditugu, lurraldeko 45 lekutan baino gehiagotan.


2018KO HOSPITALIDAD TXOSTENA (euskara)

2018KO HOSPITALIDAD TXOSTENA (gaztelania)