Bakea eta Hospitalitatearen garaia Bilbon

Urtarrilaren 30ean, asteazkenean, Bilboko Jesuitak Indautxu ikastetxean Elkartasunerako Garaia (EG) abiatu zen. Ikastetxea proiektuaren bigarren urtean dago. Bigarren urte honetan munduko migrazio-mugimenduak jorratzen dira abegikortasunetik abiatuz. Modu horretan, bat egiten du kanpainarekin eta, horrenbestez, orain Bake eta Abegikortasunerako Garai izendatzen da.

Urte honetako hari eroalea Afrika erdigunetik (Sudan, Txad, Kongo, Senegal, etab.) Nadorrera (Maroko) iritsi eta ondoren gure herrialdera eta Europako beste herrialde batzuetara ailegatzeko ematen diren migrazio-mugimenduena izan da.

Lehen astea, Bakearena, urtarrilaren 30ean hasi zen, asteazkenez, Bakearen eta Indarkeria-ezaren eskola-egunarekin bat eginez. Bigarren astean zehar, Abegikortasunaren astean, pabilioian keinu bat egin zuten elkarrekin, otsailaren 8an, ostiralez, goiza hastearekin batera. Bertan Hezkuntza-komunitatearen manifestu bat irakurri zen.

Zentroko ikasleek lurrezko bide bat irudikatu dute Nadorrera iritsi arte, Migratzaileak gara erakusketaz lagunduta. Ibilbide horretan zehar gogoeta egin dute pertsonek emigratzeko erabakiak hartzera eramaten dituzten ametsen inguruan eta galtzerdi batzuetan jaso dituzte, zapata zahar batzuetan sartuta ikastetxera ekarri zituztenak. Halaber, Migratzaileentzako Jesuiten Zerbitzuaren alde egiten duten lanean sakondu eta ikertu dute.