Begirada bat harrera-komunitateetako abegi-esperientzien gainean

Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta (abenduaren 18a), Migratzaileentzako Jesuiten Zerbitzuak (SJM) bideo-kanpaina hau jarri du martxan Espainian duela hiru urte abiarazitako Harrera Komunitateen funtzionamendua azaltzeko.

Proiektua Bartzelonan, Madrilen, Sevillan, Bilbon eta Valentzian hedatu da. Horren barruan, errefuxiatutako familia eta pertsonei harrera egiten laguntzen dute zenbait familiek edo laiko eta erlijiosoen komunitateek. Sareak 300 boluntario baino gehiago hartzen ditu barnean, eta jardunean aritu den hiru urte hauetan babes beharra zuten 300 migratzaileri baino gehiagori egin die abegi.

Harrera proiektuak bi unetan eman nahi du erantzuna: batetik, lehenengo harreran; hau da, larrialdikoa eta aldi baterakoa, Espainiara iritsi eta, plazarik ez dagoenez, harrera-sistemako baliabideak eskuratu ezin dituzten migratzaileentzat. Harrera hori ez da 9 hilabetetik gorakoa izaten, eta pertsonek harrera-sisteman plaza lortu arte irauten du. Bestalde, iraupen luzeko harrera dago (2 urtera arte), migratzaile kalteberentzat eta, bereziki, familientzat, harrera-sistemako laguntzak agortu ondoren autonomia lortzeko laguntza handiagoa behar badute.

Esperientzia horien bitartez herritarren elkartasuna antolatu nahi da, helburu hauek lortzeko: migratzaileentzat osoko erantzuna ematea, babeseko eta integrazioko sistema nazionalaren hutsuneak estaltzeko; eta elkartzeko eta abegiko esperientziak sustatzea, integrazioa, elkarbizitza eta gizarte anitzen eraikuntza errazagoa izan dadin.

Jesusen Lagundiaren Harrera Kanpainaren esparruan, tokian tokiko lanen bitartez komunitate horiek martxan jartzea sustatu du SJM sareak. Bideo hauetan ikus dezakezu esperientzia honek hartu diren pertsonei eta harrera-komunitateei eman dien guztia. Zehazki, komunitate hauetan: Bartzelonako familien sarea, Guadalupeko komunitatea (Madril), Casa Mambré (Sevilla), Jesuiten Etxea (Bilbo) eta «Acogemos en Compañía» (Valentzia).

 

Bartzelona. Familien sarea.

Madrid. Guadalupeko parrokiako komunitatea.

Sevilla. Casa Mambré.

Bilbo. Jesuiten Etxea (Durango).

Valentzia. Acogemos en Compañía.