ALBOANen Gazte Sarearen VI Topaketa. Hemen ez dago inor soberan!

Red de Jóvenes de ALBOANen Gazte Sarearen seigarren topaketa eman zen Loiolan Maiatzak 4 eta 5eko asteburuan. Edizio hau, Mugetatik Haratago – Más allá de las fronteras programarekin edukitako koordinazioari esker aurrera eramana ahal izan da. Gazteak beste pertsonen “azalean jartzeko” aukera izan dute, egunero bere etxeak uztera behartuak ikusten diren milaka persona errefuxiatuen eta lekualdatuen azalean hain zuzen ere.

Egonaldiak iraun duen bi egunetan Nafarroa eta Euskadiko talde ezberdinetako 80 gaztek emozio, sentimendu eta gogoetaz beteriko asteburu bat bizi izan dute. Bertan bizitako desberdintasunak eta aniztasuna, HARRERA LURRALDEA garenaren lekuko izan dira, HEMEN EZ DAGO INOR SOBERAN!

Lucía Garciaren testigantza partekatzen dizuegu, begirale taldearen parte dena, Gazte Sareko talde hezitzaile eta dinamizatzailea.

“Modu honetan hasi nahi dut zoragarria izatea espero dudan ikasketa topaketa honen oroipena, zeinetan migrazioaren gaia landuko dugun. Aurten ALBOANen Gazte Sarea parekorik ez duen Loiolako basilikan elkartu ginen, Azpeitian. Bertan hasi genuen larunbat goizean Más allá de las fronteras – Mugetatik Haratago esperientzia. Migrazioaren inguruko gogeta sakona egin genuen, batez ere persona migranteen eta hauen prozesu eta bizipenen inguruan.

Bizkar gainean geneuzkan gauza gutxiekin albergetik ateratzen hasi zen esperientzia hau, bakoitza bere historiarekin, besteekiko ezberdina. Mugak zeharkatu eta bideak ibili behar izan genituen, injustiziak, irainak eta ziurgabetasuna bizitzen, beste aldean egongo zena jakin gabe. Momentu batean errefuxiatu zelai batera ailegatu ginen, gure “leku segurua”, atsedena, baina bertatik ere atera behar izan ginen, berriketa gutxirekin, kexarik gabe, denak ilara batean. Hau guztia mugazainen tratu txarrak jasanez, bide amaierara ailegatzeko esperantzaz, tunel amaierako argia ikusteko esperantzaz. Azkenean, askatasuna emango zigun hesira heldu ginen, azkeneko oztopoa, bideko azken harria, azkeneko bihurgunea. Baina ez zen erreza izango, hesiaren atzean mugazainak zeuden gure esperoan, baita itxaronaldi gehiago eta zalantza gehiago ere, izan ere, bakarrik gutxi batzuk lortuko zuten hain irrikaturiko “txartel gorria”.

Gehiengoei hau jolas bat iruditu arren, ez da horrela. Asteburuan zehar emandako gogoetak elkarbanatuz, gure kideen azalean jarri ahal izan ginen, zeinentzat esperientzia hau, beraien bizitzaren momento bateko gogoeta baino ez zen izan. Haien testigantzak entzun genituen, bakoitza aurrekoa baino gogorragoa, baina haiek esan zidaten eta harridura handiz gogoratzen dudan moduan, testigantza hauek bertan jaso ginen gazteon kontzientziaziorako balio izatea espero zuten. Eta hori zen helburua, ez geratzea beste pertsonengan ematen diren injustiziak begiratzen ezer egin gabe. Bigarren aukera bat besterik ez dute nahi, hutsetik berriro hasi ahal izateko.”