Bide egiten dugu berriro: #CaminosDeHospitalidad

Ibiltzearen indarra: #CaminosDeHospitalidad

Aurten ere, berriz ibiliko gara Hospitalidad.es kanpainan. Europak datorren maiatzaren 26an erabakiko du giza eskubideen errespetuan oinarritutako politikak sustatuko dituen, edo diskurtso eta proposamen xenofobo eta populisten aurrerabideak harreraren eta inklusioaren aldeko lana atzeratuko duen.

Berriz ere bidera atera nahi dugu, ibiltzera eta adieraztera eskubidezko Europar Batasun batean sinesten dugula, herritarren berdintasunaren, babesaren, askatasunaren eta duintasunaren alde lan egiten duen Europa batean, migratzaileak eta errefuxiatuak ere barne harturik.

Iaz, 2.000 lagun baino gehiago bildu ziren 25.000 kilometro egiteko, Frans van der Lugt aita jesuitaren lanean inspiratuta. Bideak kulturarteko topaketaren erakusgarri bihurtu ziren; partekatzeko eta ezagutzeko gune bat, indarkeriatik ihesi ari diren pertsonak elkartasunez eta abegiz hartzeko ibilbidean elkarrekin lan egiteko gogoz. Europa inklusiboagoa eta solidarioagoa eraikitzeko ibiltzeak indarra duela sinesten dugu.

 

CAMINOS DE HOSPITALIDAD-WEB BERRIA HEMEN BISITATZEN DU