Itxaropena bidea da.

Foto  © Sergi Cámara

Nahi al duzu abegikortasunaren eta itxaropenaren alde ibiltzera edo bidea egitera irten?

Bidea egiteko 10 adibide aurkezten dizkizugu, inspirazioa aurkitu eta, era horretan, zure bidea batu dezazun.

Bidea egiteko 10 modu.

01.

ABEGIKORTASUN-BIDEAK. Azken urte hauetan, Abegikortasunaren Bideen ehunka jarduera egin ditugu Espainian eta Europako beste leku batzuetan, eta milaka pertsonak parte hartu dute dozenaka hiritan. Hemen iazko jarduerak ikus ditzakezu; bideo honetan, berriz, 2.000 pertsonak 5.000 kilometro baino gehiago egin zituztela 2018an, Espainian, abegikortasunaren alde.

02.

ABEGIKORTASUNAREN ALDEKO KARABANA KULTURALA. Ekimena 2016an sortu zen Tachirako Unibertsitate Katolikoan, JRS Venezuela eta RAIFekin batera. Proiektu artistiko-sozial ibiltari honek elkartasuna, anaitasuna eta abegikortasuna sustatzen ditu Kolonbia – Venezuelako mugako komunitateetara egindako bisitetan.

03.

ABEGIKORTASUNAREN ALDEKO JAIALDI KULTURALA. 2018an, Mexikoko Migrazioen Munduko Gizarte Foroaren esparruan egindako ekintza da, kultura-arloko topaketa eta ospakizunerako, aukera ematen baitu migratzaileekin, errefuxiatuekin eta mundutik aldenduetakoekin harremanetan jartzeko eta elkar errekonozitzeko nahiz bizitza ospatzeko.

04.

OTRO PASSO MÁS. Migratzaileen 2021eko Eguna zela-eta, app bat sortu zen “Otro Passo Más” abestiarekin. Abesti horren letra behartutako migratzaileen, lekuz aldatutakoen eta errefuxiatuen testigantzen bidez egin zen, eta soilik ibiltzean entzun daiteke. Ekintza honen helburua da leku ezberdinetan migratzera behartuak izan diren pertsonekin urratsak batzea eta aurrera egiteko mugimenduan jartzeak duen garrantziaz jabetzea.

05.

ABEGIKORTASUNAREN ALDEKO KARABANA. Ameriketan barrena egiteko ibilbidea da, harrera- eta topaketa-kultura sustatzeko. Migratzaileak eta errefuxiatuak hartzen dituzten eskualdeetako komunitateetan geldialdiak egiten dira. Migratzaileen Jesuita Sarearen ekintza ibiltaria da, eta Migratzaileentzako eta Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuekin eta Jesusen Konpainiarekin eta aliatuekin lotutako gainerako obra eta erakundeekin lankidetzan egiten dute.

06.

OTORTU PARTEKATUAK. Mahai baten inguruan egiten diren ekimen desberdinak dira; mahaiaren inguruan eseri, janaria partekatu eta bizitza-esperientzien ezagutza eta trukea susta daiteke. Hona hemen adibide batzuk: Txileko SJMren ‘La Mesa de Todos’, Bizilagunak  esperientzia Euskal Herrian (Espainia) edo Kolonbia eta Venezuela arteko mugan JRS LAC-ek bultzaturiko ‘Arte y sancocho comunitario’.

07.

LASTERKETA SOLIDARIOAK. Inklusioaren eta abegikortasunaren kultura sustatzen duen beste ekimen bat herri lasterketa solidarioak dira; esate baterako, Alboan eta Entreculturas elkarteak urtero egiten dituztenak, ‘Corre por una Causa’ izenburuarekin Espainiako puntu ezberdinetan, edo Mexikoko IBERO Unibertsitateak bultzatutako  ‘Venciendo Fronteras’.

08.

HACKATHON SOZIALA. ‘Mentes sin Fronteras’ izenburuarekin, Kolonbiako JRS elkarteak gizarte-berrikuntzako gune hau antolatu zuen, eta, bertan, ikasleek, irakasleek eta migratzaileek Bogotan Venezuelako giza mugikortasun behartuko egoeran dauden herritarrekin esku hartzeko eta haiei laguntzeko proposamenak pentsatu eta diseinatu zituzten 34 orduz, zehazki hiri horretako garraio-terminalean.

09.

IKASTEN DIBERTITZEN DIREN ESKOLAK. JRS Europak CHANGE sustatzen du aspalditik, gazteei erakusteko errefuxiatuek gizarteari zenbat ekarpen positibo egiten dizkioten eta bertako eskola eta komunitateetan aldaketa bat lortzeko lan egitera animatzearren. Adibide ugari ditugu; esate baterako, Europako elkargoen arteko Kahoot, arteari buruzko tailer desberdinak (Denak desberdin, denak berdin), edo ingurumen-aldaketa eta migrazioa, besteak beste.

10.

ABEGIKORTASUNA SORTZEN DUTEN MASKOTAK. Ez da erraza emozioak eguneroko bizitzan bideratzea, estres eta antsietate handiko egoerak bizitzen direnean. Hori dela-eta, JRS Ukrainak, gerra piztu zenetik, taldekide berri bat du:    Jacqueline txakurtxoa. Txakurtxoa gure aterpetxeetako haurren lagun handia izatera iritsi da, eta emozioak bideratzen, komunikatzeko trebetasunak  errazten eta irribarreak, besarkadak eta itxaropena sortzen laguntzen du.

Antola zaitez lagunekin, familiarekin, hurbilekoekin leku bat eta egun bat aurkitzeko.

Gonbidatu beste pertsona batzuk, bizilagunak, migratzaileak, eskolako kideak edo lankideak eta egin topaketa-egun bat, gozatu bizitza partekatuz. Gogoratu gure manifestua irakurtzeaz eta egin familia-argazki bat; #LaEsperanzaEsElCamino ht-arekin sare sozialetan partekatu ahal izango duzu.  

Bruselas 2023
Budapest 2023
Croacia 2023
Durango 2023
Gran Canarias 2023
Madrid 2023
Vigo 2023
Valladolid 2022
Loiola 2022
Burgos 2022
Gran Canaria 2022
Córdoba 2022
Santiago 2021
Córdoba 2021
Gran Canaria 2021
Burgos 2021
Madrid 2020
Nador 2020
Valencia 2019
Valladolid 2019
Córdoba 2019
Galicia 2019
Madrid 2019
Loiola 2019
Asturias 2018
Galicia 2018
Loiola 2018
Sevilla 2018

Itxaropenezko etorkizuna sortu nahi dugu.

Foto  © Sergi Cámara
Con la participación de: