Pobretzeak eta desberdinkeriak; bizi-baliabideetara sarbiderik ez izateak eta klima-aldaketak mundu osoan 100 milioi pertsona mugitu behar izatea eragiten dute. Horietatik 26 milioi jatorrizkoak ez diren beste herrialde batzuetako errefuxiatuak dira.
Aurten, gure asmoa da Hospitalitate Bideak Bake Bideak izatea. Errefuxiatuek ez dute alde egin nahi, soilik bakean bizi nahi dute euren etxeetan. Etorkizuna elkarrekin eraiki ahal izango dugu soilik bakean oinarritutako hospitalitate-, elkartasun- eta inklusio-kultura sustatzen badugu.
Nahitaez mugitu behar izan diren pertsonen babesa eta harrera bermatzeko neurri politikoak behar ditugu. Kontsultatu gobernu-ordezkariei egin dizkiegun 10 eskaerak.
Ekarpen txiki batekin lagun diezaiokezu Hospitalitate sareari eta lagungarria izan zaitezke bidezko politikak lortzeko sentsibilizatzen eta babesa behar duten pertsonei laguntzen eta harrera ematen jarrai dezagun.
Egin zure hospitalitate-bide propioa edo egin bat taldeko ekimen batekin. Partekatu zure argazkia eta bake-mezua sare sozialetan:
#BakeBideak