#CaminosDeHospitalidad ekimena aurkezten dugu

2.000 pertsona oinez ibiltzera irten, eta 30.000 kilometro egingo dituzte, errufuxiatuekin batera, haiei elkartasuna adierazteko. Hospitalidad.es kanpainaren #CaminosDeHospitalidad izeneko ekimenean kulturen arteko topagune izan nahi duten ibilaldiak egiten ari dira migratzaileekin eta errefuxiatuekin batera, gure gizartean hartuak eta gizarteratuak izan daitezela aldarrikatzeko.

Jesusen Konpainiako Sektore Sozialak bultzatutako Hospitalidad.es kanpainatik,  #CaminosDeHospitalidad izeneko mobilizazio-ekimena jarri dugu abian. Ekainean hainbat ibilaldi egingo dira migratzaileekin eta errefuxiatuekin batera, eta haien alboan izango gara Espainiako hainbat hiritan zehar. Ekimen horren bidez, kultura desberdinen arteko topagune izanik eta esperientziak partekatuz, pertsona horiek hartzearen eta gizarteratzearen aldeko gizarte bat aldarrikatu nahi dugu.

Milioika pertsonak beren etxeetatik ihes egin eta gure hirietara etorri behar izan dute. Eta haiek omentzeko modurik onena da haien tokian jartzea eta haiekin batera oinez ibiltzera irtetea, hala gure erakundeei aldarrikatzeko gure gizartea pertsona horiek hartzeko prest dagoela eta abegi onez eta elkartasunez jokatu behar dugula.

Ekimen horrek Frans van der Lugt jesuitak Sirian egindako lana du oinarri. 40 urtez baino gehiagoz, horrelako ibilaldi asko antolatu zituen apaiz horrek Homs hirian, bertako komunitateekin batera, erlijio eta kultura desberdinen topagune izateko.

 

Siriako pertsona horietako askok Alemanian babesa bilatu zutenean, ibilaldi horiek egiteari ekin zioten berriro ere, eta orain ekimen hori ekarri nahi dugu gurera. Jazarpenak eta indarkeriak sortutako zauriak sendatzen laguntzen dute ibilaldiek, eta behartuta Espaianiara etorri diren migratzaileen eta errefuxiatuen egoera zer-nolakoa den ikusarazten ere laguntzen dute. Kristauak, musulmanak edo agnostikoak ikusi ordez, guk pertsonak ikusten ditugu.

2.000 pertsona inguruk 30.000 kilometro egingo dituzte, gutxi gorabehera, oinez, datorren hilabetean Espainiako zenbait lurraldetan egingo diren ibilaldietan. Pertsona guztiek parte har dezakete ibilaldi horietan, bai eta ibilaldien jarraipena in situ egin nahi duten komunikabideetako profesionalek ere:

  • Madrilen eta Galizian: ekainaren 2an.
  • Katalunian: ekainaren 13tik 16ra.
  • Asturiasen: ekainaren 3an
  • Alakanten: ekainaren 15ean.
  • Euskadin eta Nafarroan: ekainaren 8tik 12ra.
  • Valentzian: ekainaren 19an.
  • Sevillan: ekainaren 9tik 10era.
  • Tenerifen: ekainaren 23an.

Beste toki askotan sentsibilizazio-jarduerak egingo dira kalean, #CaminosDeHospitalidad ekimenari babesa emateko asmoz. Harrera-lurralde izan nahi dugu, eta gure indarrak batu nahi ditugu, gure gizarteak pertsona horien alde lan egin dezan: pertsona horiek guztiz gizarteratzearen alde, eta haien eskubideak babestearen eta herritartasuna lortzeko aukera ematearen alde.

Aurreko albistea

¿Quieres participar en esta iniciativa?

QUERES PARTICIPAR NESTA INICIATIVA?

VOLS PARTICIPAR EN AQUESTA INICIATIVA?

EKIMEN HONETAN PARTE HARTU NAHI DUZU?

DO YOU WANT TO PARTICIPATE IN THIS INITIATIVE?

Tu ayuda es fundamental para construir una cultura de solidaridad e inclusión con las personas refugiadas y migrantes.

A túa axuda é fundamental para construír unha cultura de solidariedade e inclusión coas persoas refuxiadas e migrantes.

La teva ajuda és fonamental per a construir una cultura de solidaritat i inclusió amb les persones refugiades i migrants.

Zure laguntza funtsezkoa da errefuxiatuekiko eta migratzaileekiko elkartasun- eta inklusio-kultura eraikitzeko.

Your help is essential to build a culture of solidarity and inclusion with refugees and migrants.

Skip to content